Hemen baldin bazaude, Bizitza ozen denean eskuratu duzulako da. Eta guk, honen parte izateagatik eskerrak eman nahi dizkizugu. Horregatik sortu dugu hau. Zu ere parte izateko. Disko honen sortze prozesua barrutik bizi dezazun.
Hemen duzun botoia sakatzen baduzu, disko honetako kantuen maketak, akordeak eta bizipenak aurkituko dituzu. Gauzak, gertutik hobe ulertzen direlako. Egin itzazu zureak. Entzun, jo eta eraman itzazu zurera. Hori da kantak bizirik mantentzeko era bakarra.
Eskerrik asko, bihotzez.
.
