Sei urteko ibilbidean, taldeak hiru estudioko disko eta zuzeneko bat kaleratu ditu. Tartean, Euskal Herri osoan zehar 80 kontzertu inguru jo ditu. Ahotsak, intentsitatea eta txikitasunaren indarra dira, besteak beste, Muganen kontzertuetan nabarmentzen dena.
Estudioko hirugarren lana aurkezten ari dira orain, “Bizitza ozen denean” izenpean. Lan hau Xabier Erkizia ekoizlearen gidaritzapean egin dute, Berako MIK estudioan. Disko bat, bi zatitan. Gai antzekoen inguruan aritzeko bi modu. Iluna eta argia, arina eta motela. 10 kantu, bi zati.