Bizirik Ez Bagaude (2022)
Bizirik Ez Bagaude (2022) da Muganen lehen diskaren izena. Zortzi kantuz osaturik, rocka eta poparen nahasketatik haratago doazen doinuak bildu ditu taldeak. Letrekin seikoteak mezu argi bat bidali nahi izan du: “Sentitzeko beharraren aldarrikapen bat da. Norberaren egia eta kanpokoaren arteko talkak sortzen duenaren inguruko hausnarketa.” Bizirik egoteko, sentitzeari beldurra galdu behar diogula defendatzen dute.
Aurrera Ez Den Alde Batera (2023)
Mugan 2019-an Donostian jaio zen. Aurrerapen kantu batzuk argitaratu ondoren, ‘Bizirik Ez Bagaude’ (2022) izeneko diskoa kaleratu zuten. Honekin, Euskal Herriko toki desberdinetara iritsi ziren. Gasteiz, Baiona, ‘Korrika 22’-ko amaiera festa, Iruñeko San Ferminak, Durangoko
Plateruena edo Donostiako aste nagusiko Piratak, besteak beste.
Gaur egun, ‘Mina Baino Lehen’ (2023) singlea aurkezten ari dira. Bigarren diskoa izango denaren lehen alea. Proiektu berriaren atarian aurkitzen da seikotea. ‘Aurrera Ez Den Alde Batera’ (2023)
deituko dena. Zazpi kantuz osaturik, frustrazioaren inguruko hausnarketa batean ardazten da. Kanten arteko lotura gisa, narrazio bat sortu dute. Aseezina izateak noiz behinka birbideratzeko beharra dakar. Eta bide horretan, frustrazioak paper garrantzitsu bat jokatzen du.
Oraingoan ere, Berako MIK estudioan grabatu eta ekoiztu dute Maikel eta Mikel Irazokirekin batera. Kantu melodiko eta indartsuak izan dituzte helburu. Hauskorra den zerbait lortu dute, melodia eta doinu indartsuez janzten dena.
Kontzertu Bat Galerari (2025)
‘Kontzertu Bat Galerari’ da Muganen lehen zuzeneko diskoaren izena. Urteetan zehar landu eta eraldatutako kantuen bilduma berreraikia. Añorgako antzokian grabatutako kontzertua. Txikitasunaren indarra eta egia. Dena, inoiz baino gehiago.
