Bizitza ozen denean: gertutik

Lehen ideia, pianoan. Gerora, abestiko hasierako akordeak izan direna.
Lehen ideia, taldean egindako lehen froga. Estruktura sortu berri, hitzen faltan.
Lehen maketa, taldean ideiak aurkezteko modu bat.
Kantua moldatu ondoren egindako lehen saiakera. Mantsoago, gauzak argi izan gabe oraindik. Bide bat aurkitu nahian.
Lehen ideia, akustikoan eta azkarrago. Melodiak argi, baina ez kantuaren norabidea.
Kantu hau taldean jotako lehen aldietako bat. Kantua mantsotzen hasi ginenekoa. Bide bat irekitzen da. Orain arte aurkitu ez genuen zerbait.
Lehen ideia, kantuaren estruktura eta lehen proposamenak. Audio batean grabatuta, ideia ez galtzeko egiten den audio horietako bat.
Taldean aurkitutako lehen bidea. Kantu mota honen estruktura ohikoena jarraituta egindako proba. Ordurarte egindako kantuetatik gertuago zegoena. Dena zegoen tokian baina zerbaiten falta somatzen genuen. Bereziagoa izan behar zen.
Lehen ideia, taldean ideiak aurkezteko modu bat.
Taldean egindako lehen proba. Hasiera ordenatu(egi) batekin. Eta baita berria zen amaiera bat ere. Aukera sorta berri eta zabal(egi) bat zekarren amaiera honek.

Lehen maketa, akustikoan.
Lehen saiakeretako bat. Erritmo biziak eta probatzeko aukera asko. Erritmo aldaketa gehiago sartu genituen gerora, kantuak bizi gehiago izan zezan.
“Soilik esan”-en maketa berdina. Oraingoan, emaitzetik gertuago.
Lehen maketa, akustikoan. Gerora bidetik galdu den zati batekin erdialdean.
Taldean grabatutako lehen ideia. Erritmoetan, oraindik, “salto” edo “korte”” gutxirekin. 2025eko uztaila zen, eta kontzertuetan aurkeztu genuen modu honetan.
Lehen ideia, geratutako emaitza baino ilunxeago. Norabide baten proposamena. Hasieran, ez genuen pentsatua kantu hau diskoan sartzea. Sortu eta hilabeteetara hartu genuen kontuan.
Estudioan lehen aldiz probatzen hasi eta aurkitutako lehen bidea. Erritmo aldaketak. Bateriak eta bajoa dira gidari. Eta baita pandereta ere.
Lehen ideia, duela urte batzuk egindako kantu baten zati bat. Bidean geratu zen haietako bat. Oraingoan, beste toki batetik begiratu duguna.
Aurreko gauean, ideia zahar hura berriro hartu eta kantua egin ondorengo lehen saiakera. Oraindik letra amaitu gabe. Oraindik Burutiki ezer esan gabe. Baina, ordurako hasiak ginen kolaborazio hartan pentsatzen.
Behin kantua amaituta, Burutik sartzen da jokoan. Eta ideiak elkar banatzen hasten gara. Hemen, Asier Capon akordeoiean melodiak probatzen eta guri bidaltzen.

Bizitza ozen denean proiektua, azken bi urteetan zehar sortutako kantuez osatuta dago. 2025eko apririlean sartu ginen estudiora lehen kantuen maketak egitera. Zortzi kanturekin itzuli ginen uztailean. Urrian bi gehiago sortu genituen bertan. Eta azken kantak 2026ko apirlean bukatuak izan dira.

Tartean, Xabier Erkizia eta Maikelen ekoizpena, Erki eta APtCErekin hamar bideo eta June San Sebastianen lau arte lan. Hau guztia, kontzertuak eta bestelakoak ematen genituen bitartean.

Urte luze eta ederra izan da. Eta momentu askotan izan dugu erabakietan bide errazagoetara jotzeko tentazioa. Baina, zorionez, denbora hartu eta egin diogu honi guztiari tokia.

Honen parte zara. Eskerrik asko, zuk ere, zurean kantu hauei toki bat egin izanagatik. Izango dira gehiago aurrerago. Besarkada bana, eta laster arte.