‘Kontzertu Bat Galerari’ da Muganen zuzeneko diskoaren izena. Urteetan zehar landu eta eraldatutako kantuen bilduma berreraikia. Añorgako antzokian grabatutako kontzertua. Txikitasunaren indarra eta egia. Dena, inoiz baino gehiago. EITBk aurkeztu zuen 2025eko ekainaren 22an.

Hitzak:

Bihotzak su (Zuzenean)
EUS

Behin idatzi zituzten lemak
Bihotza ala ezer ez
Ikasi genituen denak
Bihotz zaurien bidez

Eta orain gu gara gabian
Izarrak behera datoz eta ni zutik
Estalita daude besteak baina
Izarrak niregana eta ni zutik

Zaindu dezagun hau
Iraun dezan

Behin idatzi nituen lemak
Bihotza ala ezer ez dut nahi
Itzali dizkigute keak
Bihotzak ez erre da entzungai

Eta orain gu gara gabian
Ahotsak urratuta eta ni zutik
Eta orain gu gara kalian
Bihotzak urratuta eta bilutsik

Zenbatetan eskutan izan dut nirea
Belarretan galdu zait sortuz bidea
Bihotzak zu zaitu ta hari eman diozu su
Ulertuko nauen bat soilik, soilik
bilatzen dut

Zaindu dezagun hau
Iraun dezan

CAST

“Ezin dela izan” (Zuzenean)
EUS

Esaldi bat barnean estaltzen duzunean,
hegaldia azkartzen hasten da eta bertan ni,
ni ez naiz gelditzeko gai.

Egun denak elkarren antza hartzen dutenean,
zerua zena lainotzen hasten da eta bertan ni,

bidetik ateratzen naiz.

Heldu naiz,

baina dena mugitzen hasi da eta orain,
orain dena gelditzen da eta ez dut nahi.
Ni ez naiz hautatzeko gai.

Zerbait ahantzi duzu zure inguruan:
guzti hau duzu zure eskura, eta ikasiko duzu.
Bidea egiteko da.
Egingo duzu behar dena.

CAST

Orriaren beste aldean (Zuzenean)
EUS

Eskatu zenizkidan loreak
gorde ditut inork aurki ez ditzan.
Bildu dira mahai ertzean gezurrak, poemak eta bat.
Aurki nahian ahaztu ditut denak,

baina,

Zu.
Zu irauteko egina zara.
Ez dugu,

ez dugu hainbesteko presa behar.

Eskatu zenizkidan loreak
gorde ditut inork aurki ez ditzan.
Bildu dira mahai ertzean gezurrak, poemak eta bat.
Aurki nahian ahaztu ditut ametsak, gauetan behintzat.

Eta zu;
zu irauteko egina zara.
Ez dugu,

ez dugu hainbesteko presa behar,
desagertuko bagara.
Ospatu dezagun behintzat,
honek dakarren onena.

Ez dugu,

ez dugu hainbesteko presa behar.
Orriaren beste aldean
desagertuko bagara.

CAST

BEDN (Zuzenean)
EUS

Esperantza galduta
Aurkitu nahiko nuke
nire bizitzaren doinua
aurkituz malkoren bat.

Maitasuna kendu digute
Bizitza ez da negoziatzen.

Telebista da egun
liburu sakratua

Berriak behar dituenak, berriak asmatuko ditu,

berriak asmatu behar ditu

Indarrak gorde ditut
bihotzaren barnean
ustean bete ditut
behingoz nire barneak

Maitasuna kendu digute
Bizitza ez da negoziatzen
Laguntza behar nuenean
non ziren zirko honen ahotsak?

CAST

Lore (Zuzenean)
EUS

Erabakia dela,
mina kendu ala eman;
eta ezin heldu
horren konplexua dena.

Irla baten ertzean,
ikusten nauzunean;
ez galdetu
zer ote nizun esan.
Eta ez urrundu nigandik.

Loreak, loreak baina nora?
Nora doaz orain baloreak?
Loreak hemen badira baina,
Ez urrundu nigandik loreak.

Eta behingoz ulertuko dute,
ezin dela izan.

Eta behingoz ulertuko nuke,
ezin dela izan.

CAST

Pangea (Zuzenean)
EUS

Egunak luzez dira
beltzenak, beltzenak.
Zentzua galdu da
eta zuri, zuri gauak… zuri gauak.

Etxean ez bada ere
hemen gaude
Nola oroitu, asko gara
jaiotakoak, baina,

Ez da maparik izarrez gain
kontinente ederrenean
Ez da maparik zeru honetan
nire zain.

Ez da gaua
Zeruan

Hemen naiz, itsasontzi honen
Kapitainaren zain, ertzean
Aurkitu eta, eman diezaiogun
izen eder bat, lur-azal.

CAST

Marrazki bat galerari (Zuzenean)
EUS

Gaur,
labar honetan,
itzaltzen dira
asmo gardenak.
Eta gu,
itzal erdian
ertzen ertzean
itzaltzen dira
asmo gardenenak.

Gaur,
labar honetan,
izarrak dira
hanka-puntetan
zuek utzitako
albo aztarna
eta orain argiak
oraina dira.

Baina guk,

ez dakigu handitasunaren aurrean jartzen.
Eta zuk, ez dakizu mundu handi baten txiki izaten.

Ez zuk ezta nik.

Marra,
errepide ertzeko marra
zuzen doa,
zuzen,
etengabe,

etenez betetako bidean.
Bihurritu nahi du,
behar du,
arnas pixka bat hartzeko.
Baina, ez,
bideak ez dio uzten.
Aurrera doa,
zuzen jarraitu behar baitu
izan ordeka edo malda.
Zuzen zeharkatzen ditu bideak
barrutik eta kanpotik.
Etenik gabe.
Amaitzen ez den bidean.

Baina guk,

ez dakigu handitasunaren aurrean jartzen.
Eta zuk, ez dakizu mundu handi baten txikia izaten.

Galipota bero dago,
sutan dago asfaltoa
eta bera
aurrera eta aurrera
abiadura geldiezinean.

Bidaia luze doa,
baina, ezin daiteke atseden hartu.
Ez gelditzera kondenatuta dago.
Inoiz bukatzen ez dela dirudien bide zurituan.

CAST

Mina baino lehen (Zuzenean)
EUS

Ikasiko nuke ortzian
gertatzen dena.
Bilatzen nauzue
baina, baina, ilun, ilun dago.

Nago.

Idatziko nuke ortzian
esaten dena.
Baina, orain zara gertuago,
niregana zatoz.
Baina, baina, ilun, ilun dago.

Zure krabelin horrek
ez duen mina baino lehen
heldu den gu landatzeko nahia.

Nahia.

Pentsatzen uzten ez dizuten denak
dira orain errudun.
Zu libre zaude eta haiek hil ertzean
datoz esku hutsik.

Zure krabelin horrek
ez duen mina baino lehen
heldu den gu landatzeko nahia,

baina,
Zure krabelin horrek
ez duen mina baino lehen
heldu den gu landatzeko nahia gara.

CAST

Aurrera ez den alde batera (Zuzenean)
EUS

Urak hura bezala dena bustitzean,
bat-batean agertzen zara goizaldean.
Eta dena hain argi duzula,
agertzen naiz.

Urak hura bezala dena bustitzean,
bat-batean agertzen zara gaualdean.
Eta dena hain argi duzula,
aurkitzen gara, aurkitzen gara.

Baina,

berandu da,
baina betirako da
idatziko duguna.
Bertan banintz bezala
egin dezagun dena,
eta dena helduko da.
Garaiz, baina berandu da.

Pauso bat, pauso bat albora,
eta begira zein hurbil nauzun,
erreka honetan.
Banoa, banoa, bagoaz.
Erreka honetako urak jarraituz,
garaiz baina berandu da.

CAST

Alde bereko etsai (Zuzenean)
EUS

Ez dago zertan
kezkarik izan
esaten zuena han da.
Eta arrazoi du.
Igeri egin eta
lehorretik ez bazara
sekula ere gertu izan, ni
hemen nauzu.

Eta ulertzen zaitut.

Indarraren gordelekua
zure eskuen atzean da,
eta zu, bihotz, kexu zara.
Libre zinen, libre zara.
Dena al duzu, dena zara.
Baina, etsai handiena gaur
zurea da.

Eta ulertzen zaitut.
Nirea ere bada.

Baina alde berean zaitut.
Biona da gure odola,
eta kantu honen erritmora doa.
Baina alde berean zaitut.
Biona da gure arima,
eta kantu honen erritmora doa.

Besarkatuko zaitut
bederatzi alditan
betiko gera dadin zure eskua
nire bizkarrean.

CAST

Emari + IDOIA (Zuzenean)
EUS

Badakit zuzen jarraitzen
baina agian,
birak dira dudan onena.

Zuzena dena aldatzen
saiatzen naiz ta,
han zu, hain zuzen zaude
nire aurrean

Ez da zuen
mina bidean barrena,
ken zazue ohitura hartzeko.

Hilda gaude,
bizirik ez bagaude,
dena dugu irabazteko.

CAST

Zenbat zubi, hainbat zauri + IDOIA (Zuzenean)
EUS

Hitzak ez direlako gai
Ni naiz zuri beltza orain
Bihar airean bagoaz
Ta erortzen bagara
Dena airean
Hilko da
Bi topa azkenengo esaldian
Eta zu, zoaz, zoaz

Zein da zuen konbentu?
Eta non dira arauak,
hilda nagoen egunean
dena berdina bada?

Beraz, azken orduak
dantzan botako ditut.
Kontrolperik ez bada,
kontran egin nazala.

(Pozaren beldur da jendea)

CAST