Bizirik Ez Bagaude (2022) da Muganen lehen diskaren izena. Zortzi kantuz osaturik, rocka eta poparen nahasketatik haratago doazen doinuak bildu ditu taldeak. Letrekin seikoteak mezu argi bat bidali nahi izan du: “Sentitzeko beharraren aldarrikapen bat da. Norberaren egia eta kanpokoaren arteko talkak sortzen duenaren inguruko hausnarketa.” Bizirik egoteko, sentitzeari beldurra galdu behar diogula defendatzen dute.
Hitzak:
Bihotzak su
EUS
Behin idatzi zituzten lemak
Bihotza ala ezer ez
Ikasi genituen denak
Bihotz-zaurien bidez
Eta orain gu gara gabian
Euria ari du han
Eta ni zutik
Eta orain gu gara kalian
Hotza egiten du
Eta gu gaude zutik
Behin idatzi zituzten lemak
Gutxiesten ninduten
Sinistu genituen denak
Han dolumina sortzen
Eta orain gu gara gabian
Izarrak behera datoz
Eta ni zutik
Estalita daude besteak
Baina izarrak niregana
Eta ni zutik
Zaindu dezagun hau
Zaindu dezagun hau
Zaindu dezagun hau
Zaindu dezagun
Iraun dezan
Behin idatzi nituen lemak
Bihotza ala ezer ez dut nahi
Itzali dizkigute kea
Bihotzak ezer ez da entzungai
Eta orain gu gara gabian
Ahotsak urratuta eta ni zutik
Eta orain gu gara kalian
Bihotzak urratuta eta bilutsik
Zenbatetan eskutan izan dut nirea
Belarrietan galdu zait sortuz bidea
Bihotzak zu zaitu ta hari eman diozu su
Ulertuko nauen bat soilik, soilik bilatzen dut
Zaindu dezagun hau
Zaindu dezagun hau
Zaindu dezagun hau
Iraun dezan
Iraun dezan
CAST
BEDN
EUS
Esperantza galduta
Aurkitu nahiko nuke
Nire bizitzaren doinua
Aurkituz malkoren bat
Maitasuna kendu digute
Bizitza ez da negoziatzen
Telebista da egun
Liburu sakratua
Berriak behar dituenak
Berriak asmatuko ditu
Berriak asmatu behar ditu
Indarrak gorde ditut
Bihotzaren barnean
Hustean bete ditut
Behingoz nire barneak
Maitasuna kendu digute
Bizitza ez da negoziatzen
Laguntza behar nuenean
Non ziren
Zirko honen ahotsak?
CAST
Kalean
EUS
Orain arkatza eutsi
Biok dugu behar hori
Hain gertu eta hain urruti
Behar banaiz jolastu
Bakarrik ezingo dut
Banoa ala banabil
Eta arrasto baten bila
Zahartzen banaiz?
Eta idatzi dizut,
Gosea ote nuen
Berriz idatzi dizut
Orain, zenbaki on baten zain.
Denbora falta duzu
Eta nik soberan dut
Orain, aurpegi on baten zain
Itxaron zaitut, kale artean
Esperoan
Eta arrasto baten bila
Zahartzen banaiz?
Eta idatzi dizut,
Gosea ote nuen
Berriz idatzi dizut
Orain, zenbaki on baten zain
Denbora falta duzu
Eta nik soberan dut
Orain, aurpegi on baten zain.
CAST
Zenbat zubi, hainbat zauri
EUS
Zera zaitut berria
Hegan zaude herrian
Zure pareko beste ezer ez da
Libre zure egian
Maite genituen
Egun horien zain
Egon gara ta nun dira?
Elkarbanatzeko eraiki dela
Harresi bat, zenbat zubi?
Zera zaitut berria
Libre zure egian
Maite genituen
Egun hoien zain
Egon gara ta nun dira?
Elkarbanatzeko eraiki dela
Harresi bat, zenbat zubi?
Zein da zuen konbentu?
Eta non dira arauak?
Hilda nagoen egunean
Dena berdina bada.
Beraz azken orduak
Dantzan botako ditut
Kontrolperik ez bada
Kontran egin nazala.
(Pozaren beldur da jendia)
CAST
Zuen hitzen teoria
EUS
Gizarterenbat, giza edo arte
Izango zela uste nuen.
Baina arte gisa, duguna ulertzen
arte ez dela, esaten dute.
Laku honetan zara orain
eta ez zara bat, ez zara bat
Isiltasunean, doinuz betetzen
ez dute irakasten, profeta horiek.
Baina zuen hitzak, balio ez duenez,
gu aurrera goaz eta zuek ez.
Laku honetan zara orain
eta ez zara bat, ez zara bat
Hain hauskor nintzenean,
lurra zeharkatzen;
ideia hoberen bat al zenuen?
Baina erne zerura,
eskuak altxatzen
ezerren esperoan egon zinen.
CAST
Emari
EUS
Badakit zuzen jarraitzen
baina agian,
birak dira dudan onena
Zuzena dena aldatzen
saiatzen naiz eta,
han zu, hain zuzen, nire aurrean
Ez da zuen mina bidean barrena
ken ezazue ohitura hartzeko.
Hilda gaude, bizirik ez bagaude
dena dugu irabazteko.
CAST
Pangea
EUS
Egunak luzez dira
Beltzenak, beltzenak
Zentzua galdu da
Eta zuri, zuri gauak, zuri gauak
Etxean ez bada ere
Hemen gaude
Nola oroitu, asko gara
Jaiotakoak, baina
Ez da maparik izarrez gain
Kontinente ederrenean
Ez da maparik zeru hontan
Nire zain
Ez da gaua zeruan.
Hemen naiz
Itsasontzi honen
Kapitainaren zain
Ertzean
Aurkitu eta
Eman diezaiogun
Izen eder bat
Lur-azal
