Muganen bigarren lana da Aurrera ez den alde batera. Zazpi kantuz osaturik, frustrazioaren inguruko hausnarketa batean ardazten da. Kanten arteko lotura gisa, narrazio bat sortu dute. Aseezina izateak noiz behinka birbideratzeko beharra dakar. Eta bide horretan, frustrazioak paper garrantzitsu bat jokatzen du.
Berako MIK estudioan grabatu eta ekoiztu dute Maikel eta Mikel Irazokirekin batera. Kantu melodiko eta indartsuak izan dituzte helburu. Hauskorra den zerbait lortu dute, melodia eta doinu indartsuez janzten dena.
Hitzak:
Alde bereko etsai
EUS
Ez dago zertan
kezkarik izan
esaten zuena han da.
Eta arrazoi du.
Igeri egin eta
lehorretik ez bazara
sekula ere gertu izan, ni
hemen nauzu.
Eta ulertzen zaitut.
Indarraren gordelekua
zure eskuen atzean da,
eta zu, bihotz, kexu zara.
Libre zinen, libre zara.
Dena al duzu, dena zara.
Baina, etsai handiena gaur
zurea da.
Eta ulertzen zaitut.
Nirea ere bada.
Baina alde berean zaitut.
Biona da gure odola,
eta kantu honen erritmora doa.
Baina alde berean zaitut.
Biona da gure arima,
eta kantu honen erritmora doa.
Besarkatuko zaitut
bederatzi alditan
betiko gera dadin zure eskua
nire bizkarrean.
CAST
Lore
EUS
Erabakia dela,
mina kendu ala eman;
eta ezin heldu
horren konplexua dena.
Irla baten ertzean,
ikusten nauzunean;
ez galdetu
zer ote nizun esan.
Eta ez urrundu nigandik.
Loreak, loreak baina nora?
Nora doaz orain baloreak?
Loreak hemen badira baina,
Ez urrundu nigandik loreak.
Eta behingoz ulertuko dute,
ezin dela izan.
Eta behingoz ulertuko nuke,
ezin dela izan.
CAST
“Ezin dela izan”
EUS
Esaldi bat barnean estaltzen duzunean,
hegaldia azkartzen hasten da eta bertan ni,
ni ez naiz gelditzeko gai.
Egun denak elkarren antza hartzen dutenean,
zerua zena lainotzen hasten da eta bertan ni,
bidetik ateratzen naiz.
Heldu naiz,
baina dena mugitzen hasi da eta orain,
orain dena gelditzen da eta ez dut nahi.
Ni ez naiz hautatzeko gai.
Zerbait ahantzi duzu zure inguruan:
guzti hau duzu zure eskura, eta ikasiko duzu.
Bidea egiteko da.
Egingo duzu behar dena.
CAST
Orriaren beste aldean
EUS
Eskatu zenizkidan loreak
gorde ditut inork aurki ez ditzan.
Bildu dira mahai ertzean gezurrak, poemak eta bat.
Aurki nahian ahaztu ditut denak,
baina,
Zu.
Zu irauteko egina zara.
Ez dugu,
ez dugu hainbesteko presa behar.
Eskatu zenizkidan loreak
gorde ditut inork aurki ez ditzan.
Bildu dira mahai ertzean gezurrak, poemak eta bat.
Aurki nahian ahaztu ditut ametsak, gauetan behintzat.
Eta zu;
zu irauteko egina zara.
Ez dugu,
ez dugu hainbesteko presa behar,
desagertuko bagara.
Ospatu dezagun behintzat,
honek dakarren onena.
Ez dugu,
ez dugu hainbesteko presa behar.
Orriaren beste aldean
desagertuko bagara.
CAST
Mina baino lehen
EUS
Ikasiko nuke
ortzian
gertatzen dena.
Bilatzen nauzue
baina, baina, ilun, ilun dago.
Nago.
Idatziko nuke
ortzian
esaten dena.
Baina, orain zara gertuago,
niregana zatoz.
Baina, baina, ilun, ilun dago.
Zure krabelin horrek
ez duen mina baino lehen
heldu den gu landatzeko nahia.
Nahia.
Pentsatzen uzten ez dizuten denak
dira orain errudun.
Zu libre zaude eta haiek hil ertzean
datoz esku hutsik.
Zure krabelin horrek
ez duen mina baino lehen
heldu den gu landatzeko nahia,
baina,
Zure krabelin horrek
ez duen mina baino lehen
heldu den gu landatzeko nahia
gara.
CAST
Marrazki bat galerari
EUS
Gaur,
labar honetan,
itzaltzen dira
asmo gardenak.
Eta gu,
itzal erdian
ertzen ertzean
itzaltzen dira
asmo gardenenak.
Gaur,
labar honetan,
izarrak dira
hanka-puntetan
zuek utzitako
albo aztarna
eta orain argiak
oraina dira.
Baina guk,
ez dakigu handitasunaren aurrean jartzen.
Eta zuk, ez dakizu mundu handi baten txiki izaten.
Ez zuk ezta nik.
Marra,
errepide ertzeko marra
zuzen doa,
zuzen,
etengabe,
etenez betetako bidean.
Bihurritu nahi du,
behar du,
arnas pixka bat hartzeko.
Baina, ez,
bideak ez dio uzten.
Aurrera doa,
zuzen jarraitu behar baitu
izan ordeka edo malda.
Zuzen zeharkatzen ditu bideak
barrutik eta kanpotik.
Etenik gabe.
Amaitzen ez den bidean.
Baina guk,
ez dakigu handitasunaren aurrean jartzen.
Eta zuk, ez dakizu mundu handi baten txikia izaten.
Galipota bero dago,
sutan dago asfaltoa
eta bera
aurrera eta aurrera
abiadura geldiezinean.
Bidaia luze doa,
baina, ezin daiteke atseden hartu.
Ez gelditzera kondenatuta dago.
Inoiz bukatzen ez dela dirudien bide zurituan.
CAST
Aurrera ez den alde batera
EUS
Urak hura bezala dena bustitzean,
bat-batean agertzen zara goizaldean.
Eta dena hain argi duzula,
agertzen naiz.
Urak hura bezala dena bustitzean,
bat-batean agertzen zara gaualdean.
Eta dena hain argi duzula,
aurkitzen gara, aurkitzen gara.
Baina,
berandu da,
baina betirako da
idatziko duguna.
Bertan banintz bezala
egin dezagun dena,
eta dena helduko da.
Garaiz, baina berandu da.
Berandu da,
baina betirako da
idatziko duguna.
Bertan banintz bezala
egin dezagun dena,
eta dena helduko da.
Garaiz, baina berandu da.
Pauso bat, pauso bat albora,
eta begira zein hurbil nauzun,
erreka honetan.
Banoa, banoa, bagoaz.
Erreka honetako urak jarraituz,
garaiz baina berandu da.
